miércoles, 26 de mayo de 2010

ZUGARRAMURDI 2010


ZUGARRAMURDITIK ZUGARRAMURDIRAT








Azkenean, urte honetan, ekintza berezi bat egiten ari naiz herrian. Arte aktiboa da eta nere momentu hontako proiektu barnean : LOKALIZAZIOA.




Nere komunikatzeko manera lanaren bidez egokiena izan da beti. Hemen herri txiki bat izanik, artea ez da oso garrantzitsua eguneroko bizian. Zerbait komunikatzea horren bidez, beraz, ez da oso errexa.






























Aurten, atez ate, etxez etxe, herria eta bere artistaren artean komunikazio aukera bat sailatu nahi dut.



Akuarela baliatuz, gure herriaren etxeak eta bere jende batzuei, 2010 urte honetan (orain dela 400 urte inkisizioa hemendik pasatu zen), gaur egungo testigoak bezala plasmatu nahiko nituzke. Eta ez hori bakarrik, modu estetiko baten bidez gutxienez, denen artean sare bat josi eta herri honen historiari omendu.

Herriarendako da, intimoa, barnean pasatzen da. Aldiero emozio pertsonal bat. Lan ulergarria eta urbila.








Mila esker nerekin batean proiektu hau eraman duzuenei.


















Un recorrido personal por Zugarramurdi y algunas de sus gentes este año 2010 (400 años del paso de la inquisición).




















Un proyecto directo y horizontal con sus lugareños y como vecina, por medio de la expresión artística.

A través de la acuarela, una acción sencilla y emotiva, de persona a persona, local (coherente tambien con el proyecto de este año: LOKALIZAZIOA).







Arte activo y de puertas adentro que entrelaza casa con casa, cuando menos, en una complicidad estética, dejando constancia del homenaje de este pueblo a su propia historia.






Gracias a todos los que han llevado adelante conmigo esta iniciativa.























































































































  





























                                                                                                                    















                                                                                  
                                                                      





Urtea bukatu da eta ekintza hau ere.  Oso baikorra izan da niretzat.  Aukera bizia, jenderengandik hurbila, bihotzetik etorritakoa.

 Historiaren arrastoa hemen dago indartsu eta batezere ederra.


4 comentarios:

peio dijo...

Oso gauza politak egiten dituzu! Oso finak!! Plazer haundi batekin egon naiz begiratzen ( kasualitatez) eta begiratzen segituko dut. Hei, bizi-bizi dago Zugarramurdi eta eder!

Helena Xurio Arburua dijo...

Izigarriiiiiiiaaaa! Agurtzane, zure lanak ikusten hunkitu naiz, zein pullitak ta ze lan ederra egin duzuna gure herriaindako!! Faxio, Joxe Esteban, Ainara, Etxehaundia..... xoragarriak! zure sentimena ikusten da zure lanetan ta plazer haundi haundia da.Muxu haundi bat ta segi holako lan ederrak egiten.
Helena

Elena Apezteguia dijo...

Egiazki zoragarriak iduritzen zaizkit zure lanak. Ez dago perfekzio hori adierazteko hitzik.
Zinez lan ederra da. Zorionak, eta segi holaxe.
Elena

marifa dijo...

izigarria!!!! ta hunkigarria!!! milesker agurtzane...
mila kolorezko muxuak ta segi holako lanak egiten